Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Bidebieta
2008ko urriak 6, Astelehena

;2008-06-25;Bidebietan oraindik ere badago etxeak non egin. Frontoiaren atzean, Bonea izeneko lursailean, eraikitzeko aukera aipatzen du Plan Orokor berriak.

Bidebietan oraindik ere badago etxeak non egin

Bidebieta

Frontoiaren atzean, Bonea izeneko lursailean, eraikitzeko aukera aipatzen du Plan Orokor berriak.

erredakzioa

Kontadores eta Gomistegi. Horiek izan dira azken hamar urteetan etxebizitzari dagokionez, Bidebietak hartu dituen lan handienak. Kontadoresen 256 etxebizitza egin dituzte eta Gomistegin, 170.

Udalbatzak onartu berri duen Plan Orokor berriak Bonea izeneko lursailean etxeak egitea aurreikusten du. Bonea frontoiaren atzealdeko mendi magala da eta orain ez dago bertan ezer eraikita. Ez da zehazten, dena dela, zenbat etxe egin ahal izango diren toki horretan.Plan Orokor berrian aurreratzen denez, Plan Berezia landu beharko dute inguru hori hiritartzeko. 10.825 metro karratu eraiki daitezke; 2.165na metro karratu babestutako eta tasatutako etxebizitzentzat eta gainerakoa, hau da, 6.495 metro karratu, salmenta libreko etxebizitzentzat.

Aparkalekua eta igogailua

Beste aldetik, aurreko Plan Orokorrak bezala ¬1995ean onartutakoa¬, Joan Karlos Gerra kaletik Azkuene kalera jaisteko bidearen inguruan hiru solairuko aparkaleku pribatua egitea jaso du. Aparkaleku horren goialdeak ¬plazatxoa edo pasabidea¬, berriz, publikoa beharko luke.

Plan Orokorrak, bestalde, auzoz auzo babestu beharreko eraikinak zehazten ditu. Bidebietan, Moneda baserria agertzen da babestu beharreko etxe bezala, III. mailako babesarekin hain zuzen ere.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.