
Txanpontxo, festa gose
Bidebieta
Igandera bitartean izango dira auzoko jaiak; gaur paella jatea eta kontzertua izango dira.
Erredakzioa,
Urtero bezala, Guardaplatan behera iritsi da Txanpontxo, jaietan murgiltzeko gogoz. Buruhandiak eta musikari gazteak lagun zituela iritsi zen Txanpontxo eta hainbat haur eta heldu zituen zain. Aerobik erakustaldia eta koadrilen jaitsiera eta afaria ere izan ziren atzo. Horiek izan ziren jaietako lehen suziriak.
Ohiko osagaiak
Bapo jateko aukera bat baino gehiago izango da aurtengo jaietan. Hala, gaur paella jatea izango da, bihar saiheski jatea, eguerdian, eta pasta jatea gauean eta igandean sardina jatea izango da festak datorren urtera arte agurtzeko.
Ohiko hitzorduak, bestalde, ezin falta. Deskontrol, Malos Tiempos, asta-l kueyo eta Sutura taldeek kontzertua emango dute gaur frontoian, bihar arratsaldean danborrada aterako da eta igande arratsaldean herri kirolak izango dira. Barrakak, ohi bezala, elizaren ondoan jarri dituzte.
Jaietako elastikoak eta argazki lehiaketa
Aurreko urteetan bezala, bada jaietako elastikoa erostea. Haur txokoan, Estankoan eta Riojano, Alai, Guardaplata, Erreka, Marley eta Surf tabernetan daude salgai.
Aurreko urteetan bezala, argazki maratoia antolatu dute. Argazkiak paperean edo euskarri digitalean aurkez daitezke ¬txanpontxo@gmail.com helbidera¬. Nahi duena kamera jaso dezake, doan, Kale Hezitzaileen lokalean. Jasotako argazki guztiekin erakusketa egin nahi dute.
############
EGITARAUA
Gaur, ostirala 30
17:15. Buruhandiak.
18:00. Haur jolasak eta Marijo Ipuin kontalaria, Allende parkean.
19:00. Txokolate jatea Allende parkean.
20:00. Paella jate herrikoia.
20:30. Futbito txapelketako finalerdiak.
21:30. Deskontrol, Malos Tiempos, asta-l kueyo, Sutura eta bideo proiekzioak.
Bihar, larunbata 31
10:30. Jaietako zapien tailerra .
11:00. Gazte tailerrak eta txapelketak.
12:30. Patata tortilla lehiaketa, eta puzgarriak eta triki-poteoa Isasa parkean.
14:00. Bertso saiheski jate herrikoia.
16:00. Giza futbolina Isasa parkean.
18:00. Danborrada.
20:30. Pasta afaria.
22:00. Dantza erakustaldia frontoian. Kontadores gaztelekuan izena eman behar da.
00:00. Dantzaldia eta zezen suzkoa.
Etzi, igandea 1
10:30. Krosa kiroldegi parean abiatuko da.
12:00. Luntxa zahar etxean.
12:30. Toka eta bote txapelketa Erreka tabernan.
16:00. Futbito txapelketa.
17:00. Pailazoak frontoian eta futbito txapelketaren finala.
18:30. Herri kirolak: aizkolariak eta harri jasotzaileak. Ondoren sardina jatea.
############
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.