Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Bidebieta
2008ko abenduak 4, Osteguna

;2008-05-01;Akaba Bera Berak ezin izan du euskal derbia irabazi. Itxako 24-29 nagusitu da Bidebietan denboraldiko azken derbian, eta bete-betean jarraitzen du Liga txapeldun izateko lehian.

Akaba Bera Berak ezin izan du euskal derbia irabazi

Eskubaloia

Itxako 24-29 nagusitu da Bidebietan denboraldiko azken derbian, eta bete-betean jarraitzen du Liga txapeldun izateko lehian.

naroa balsategi

Akabak kanporatu zuen Itxako Erregina Koparen finalerdietan. Atzo, aldiz, Itxakok eraman zituen puntuak Bidebietatik: 24-29. Horrenbestez, Itxako Liga txapeldun izateko borrokan jarraitzen du.

Bi taldeek Europako kopako partida izan zuten aurreko asteburuan. Akaba Bera Berakoek ezin izan zuten Errekopako finalerako txartela eskuratu Errumanian. Itxakok, berriz, EHF Kopako finala jokatuko du. Bai Akabak, bai Itxakok Europako Kopako partidak alde batera utzi eta Ligari ekin zioten burubelarri atzo. Giroa ez zen falta izan Bidebieta kiroldegian. Izan ere, etxeko zaleak ez ezik, Lizarrakoak ere izan ziren.

Neurketa oso parekatua izan zen, batez ere lehen zatian. Hala 14-14 zen emaitza atsedenaldian. Itxakok Akabak baino gehiago zuen jokoan. Akabak bosgarren postua esku-eskura du eta hori ziurtatzea du helburu denboraldiko azken txanpa honetan, datorren denboraldian berriz ere Europan izateko. Itxako, aldiz, Liga Txapeldun izateko borrokan sartuta dabil bete-betean, Sagunto eta Elda talde boteretsuekin batera. Kontuak kontu, Akabak ez zuen ezer oparitu atzoko neurketan. Hala, bukatzeko 15 minutu falta zirela 21-21 emaitza ageri zen markagailuan. Aipatzekoa da epaileek Itxakoren Egozkueri txartel gorria atera ziotela Esme Lopezi egindako faltaga bortitzagatik.

Azken hamar minutuetan, Itxako nagusi

Itxakok, dena dela, ekin eta ekin jarraitu zuen, puntuak behar-beharrezkoak zituelako eta azken hamar minutuetan Akabak amore eman zuen nafarren aurrean. Bigarren zatian Reyes Karreren jokalariak ez ziren lehen zatian bezain fin ibili eta erasoan zenbait baloi galdu egin zituzten. Itxakok, bere aldetik, urrutitik gol dezente sartu zituen.

Atseden hartzeko denbora gutxi izango du Akabak. Izan ere, larunbatean Liga irabazteko beste hautagai bati egin beharko dio bisita: Elda.

############

Tati Garmendiak 10 gol sartu zituen eta Itxakon jokatzen duen Nely Carla Alberto bidebietarrak, 6

############

Agenda

Erakusketa

Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.