Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Bidebieta
2008ko uztailak 4, Ostirala

2005-06-01 | 17:47:34

Gazteria

Urte askotarako, Kontadores!

Auzoko gaztelekua hamargarren urtemuga ospatzen ari da egunotan

Hamar urte joan dira jada Bidebietako gaztelekua zabaldu zutenetik. Auzoaren behar jakin batzuk asetzeko sortu zuten.

80ko hamarkadan ekonomi krisialdiak eragina izan zuen Bidebieta eta inguruko gazteengan; langabezia, eskolan edo familiaren baitan arazoak, droga-menpekotasuna ... Auzo elkarteak gazteentzat zerbait egiteko eskatu zion Udalari, Enpresa gunea sortu zuen Udalak aurrena —gaztelekua dagoen eraikin berean—. Dena dela, aisialdian gabezia zegoen eta testuinguru horretan, zabaldu zuten Kontadores.
Kontadoresko arduradunetako bat da Yoli Martin. Ia hasieratik dabil bertan lanean eta gaztelekuak izandako bilakaeraz hitz egin du: «Pozik gaude. Auzoko gazte gehientsuenek gure berri badute. Gainera, Pasaia edota Errenteriako gazte batzuk ere hona datoz. Eta ikastaroetan bada Tolosako gazterik ere». Auzora etorrita, haur txoko, elizako gazte taldearekin eta kale hezitzaileekin duten hartu emana azpimarratu du Martinek: «Auzoko haurrek, lau urtetik aurrera, badute nora jo».
Gaztetxoek jolastu, informazioa jaso eta hainbat ikastarotan parte har dezakete gaztelekuan. Ikastaroek gazte asko erakartzen dituzte. Eskaintza aldatuz eta areagotuz joan da: «Zeinek esango zigun duela hamar urte funky ikastaroak antolatu behar genituenik!», dio Yoli Martinek. «Argazkigintza ikastaroa izan zen lehenetako bat. Oraingo garaietara egokitu behar izan dugu gure burua eta orain argazkigintza digitala jorratzen ari gara: Hala ere, oraindik gazte asko datorkigu laborategiak erabiltzera».
Euskara gehiago erabiltzea beste erronketako bat da: «Informazio gunera auzokoak ez ezik, Donostiako beste hainbat auzotako gazteak etortzen dira eta haiekin errazagoa da euskaraz egitea. Gazteenekin, ordea zailagoa da, auzoko gaztetxo gehienek gaztelaniaz egiten baitutute; batzuk eskola utzita dira, beste batzuk A ereduan dabiltza... Oraingoz ezin izan diogu horri buelta eman».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.